NAIZ

Fintech Open Innovation Lab inauguratu dute

Fintech Open Innovation Lab Mondragon Unibertsitateak sustatutako Bilbao Berrikuntza Faktoriaren instalazioetan kokatuta dago. Teknologia berrien sektorean lan egiten duten enpresei zuzenduta dago eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Aldundiaren babesa dauka.

Fintech Innovation Open Lab-en instalazioen inaugurazioan erakundeetako ordezkariak. (Bilboko Udala)
Fintech Innovation Open Lab-en instalazioen inaugurazioan erakundeetako ordezkariak. (Bilboko Udala)

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Mikel Barandiarán Dominion-eko kontseilari delegatu eta Absideko presidenteak Fintech Open innovation Lab inauguratu dute gaur goizean.

Teknologia berrietan adituak diren start up bezala ezagutzen direnak egongo dira bertan. Espazio berri hori, Fintech esparruan lan egiten duten enpresa berriak sortzea eta garatzea bultzatzeko sortu da. Bilboko Udalarentzat, Bizkaiko Foru Aldundiarentzat eta Mondragon Unibertsitatearentzat sektore estrategikoak direla azpimarratu dute. 

Fintech Open Innovation Lab Bilbao Berrikuntza Faktoriaren instalazioetan kokatuta dago, Mondragon Unibertsitateak Uribitarten sustatu duen ekimenean.

Dominion eta Abside enpresak bertan egongo dira eta Fintech Open Innovation Laben, guztira, 100 langile egon ahal izango dira.

Fintech edo Financial Technology finantza industria berri bat da, eta finantza jarduerak hobetzeko aplikatzen du teknologia. Fintech direlakoak, oro har, teknologia berrietan adituak diren start up deritzonak dira, eta finantza zerbitzu berritzaileak eskaintzen dituzte.

Fintech enpresek bitartekari lanak egiten dituzte. Hala nola, diru-transferentziak, maileguak, tituluak saltdu eta erosi, finantza eta inbertsio aholkularitza.