
Urtero legez, Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren edizio berri bat jarri du martxan. Helburua, bere bizi ibilbidean nabarmenak izan diren pertsonen lana aitortzea da. Sariak euskal kulturarekiko ekarpena eta konpromiso adierazgarria, baita balore unibertsala ere, eta bere lanaren dibulgazioa kontuan edukitzen du. Irabazleak, Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura jasoko du.
Hurrengo hilabetetan jasoko dira hautagaitza proposamenak eta, behin hautagaitzak onartuta, irailaren 28tik urriaren 4ra zabalduko da bozketa Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez. Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako bazkideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 Epaimahai Instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zenbait ordezkarik osatuko dute. Erabakia urrian zehar jakinaraziko da. Informazio guztia, oinarriak eta inprimakiak www.euskoikaskuntza.eus orrian ikusgai daude.
Azken urteotako sarituak Xabier Amuriza, Mari Jose Azurmendi,
Fermin Leizaola eta Jean-Louis Davant izan dira.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

Una multitud se moja en Bilbo por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

EH Bildu pregunta por qué, habiendo informes, no se arregló antes el muro de Ondarreta
