
Alex Txikon, Mikel Alvarez eta taldeko gainerako kideak gaur goizean abiatu dira autoz Bilbotik Madrilgo aireportura, bertan Katmandurako hegazkina hartzeko, Dohan eskala eginez. Simone Moro espediziokide italiarra gauean elkartuko da haiekin Dohan, eta Chhepal Sherpa eta Kalden Sherpa Katmandun elkartuko zaizkie. Manasluko gailurra (8.163 metro) erdiestea dute helburu, orain arte neguko espedizio batean sekula lortu ez dena.
Txikonek adierazi duenez, «gabon zahar desberdina baina oso berezia igaroko dugu, gure hurrengo erronkarako bidean. Gogo handiarekin goaz, baina betiko moduan, burua hotz, erabaki zuzenak hartu ahal izateko».
Koronabirusaren testa egin behar izan dute eta, gainditu ondoren, Txikonek eta bere taldeak osasun agintariek ezarritako derrigorrezko berrogeialdia bete beharko dute. Ondoren, Rughatetik kanpamentu nagusira doan trekking-a hasiko dute. Bertara urtarrilaren erdialdera iristea aurreikusten dute, lanean hasteko.
Kanpamentu nagusia 4.900 metroko altueran ezarriko dute, eta hasierako helburua altuerako bi kanpamentu ezartzea da, igoera azkarra izan dadin. Txikon, Moro eta Alvarez Manasluko bide klasikotik igotzen saiatuko dira.
Antolatzaileek azaldu dutenez, espedizioak izaera sozial eta humanitario nabarmena du, eta baita konpromiso sendoa jasangarritasunarekin eta energia berriztagarrien erabilerarekin ere.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza
