
Ikuskizun ederra eskainiz hasi da eskubaloia Olinpiar Jokoetan. Euskal Herriko ordu txikietan Norvegiak Brasil garaitu du, baita Frantziak Argentina ere eta gutxigatik izan bada ere, Suediak Bahrain hartu du mendean. Eta goizarekin jarraitzeko, Espainia eta Alemaniaren arteko erakustaldia selekzioa espainiarraren alde jausi da.
Gol bateko aldearekin irabazi du Espainiak Alemaniaren aurkako partida (27-28) Olinpiar Jokoetako lehenengo jardunaldian. Alemanak markagailuan aurretik joan dira atsedenaldira (13-12) baina bigarren zatian, behin 15 golera berdinduta, Espainiak aurrea hartu eta bukaeraraino gailendu da.
Hiru goleko aldea ere izan du selekzio espainiarrak (16-19, 38. minutuan) baina ohartu orduko, bi gol egin ditu Alemaniak, aldeak murrizteko. 22 golera berdintzea ere lortu dute alemaniarrek eta estu joan da neurketaren azken fasea. Alex Dujshebaev-en azken bi golek (lau gol egin ditu guztira) eta azken jaurtiketako alemaniarren hutsegiteak eman diote urrezko garaipena Espainiako selekzioari.
Eduardo Gurbindo nafarrak –egun HBC Nantes talde frantsesean dabilenak– bi golekin lagundu du garaipen horretan, bata lehen zatian eta bestea bigarrenean eginda. Julen Aginagalde irundarrak, bestalde, deialditik kanpo geratu da. Piboteak aste honetan bertan Bidasoa Irunekin berritu du beste urtebaterako kontratua.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
