NAIZ

Leo Renaud-David jokalari frantsesa Bidasoa-Irunera bueltatuko da berehala

C.D. Bidasoa eta Leo Renaud-David jokalaria (Amiens, 1987/06/11) aurre-akordio batera iritsi dira, eta ezker hegalekoa berehala itzuliko da Irungo taldera. Txapelketaren lehen itzulia baino haratago zabaldu daiteke kontratua.

Leo Renaud-David, Bidasoa-Irungo kamisetarekin, 2019-2020 denboraldian. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Leo Renaud-David, Bidasoa-Irungo kamisetarekin, 2019-2020 denboraldian. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Bidasoa-Irunek taldea handituko du behin denboraldia hasita dagoela. Hala jakinarazi du astearte arratsalde honetan eskubaloiko talde gipuzkoarrak. Izan ere, Leo Renaud-David ezker hegaleko frantseaa (Amiens, 1987/06/11) berehala itzuliko Artalekura klubarekin akordio batera iritsi ostean. Txapelketaren lehen itzulia baino haratago zabaldu daiteke kontratua.

2020ko maiatzaren 15ean egin zuen Bidasoa-Irunek ofiziala Leo Renaud-Daviden irteera, Rudy Seri eta Rangel Luan da Rosarekin batera. Giru jokalari hauei kontratua amaitu eta ez zitzaien berritu.

Gauzak hala, iaz Errumaniako HC Buzau taldean jokatu zuen Leo Renaud-Davidek, eta oraingoan hirugarren aroa hasiko du Irunen, Zilarrezko Ohorezko Mailan lehen denboraldia eta Asobal Ligan beste hiru urte eman ondoren. Hiru denboraldi hauetan, jokatzeko prest egon zen Asobal Ligako partida guztietan, 79 guztira, eta 206 gol sartu zituen guztira (2,6 partida bakoitzeko).

Europan debuta Velux EHF Champions League-n izan zen, non 12 neurketetan 46 gol egin zituen (3,8 partida bakoitzeko), Finlandian Cocksen aurka jokatutako partidan 7, eta 6 Orlen Wisla Plocken aurka Irunen, Tatran Presoven aurka Artalekun eta Sporting CPren aurka Lisboan.