
Azpeitian San Sebastian egunean egin beharreko haur danborrada bertan behera uztea erabaki dute Ikastola Ikaberriko, Iraurgi Ikastetxeko, Karmelo Etxegarai ikastolako, Itsasiko, Juan Antxieta Musika Eskolako, ikastetxeetako guraso elkarteetako eta Udaleko ordezkariaek egindako bileraren ondoren.
«Gaur egun herrian bizi den osasun egoera kezkagarria da: 8.600ekoa da 100.000 biztanleko inzidentzia tasa, eta, azken datuen arabera, 14 egunetan 1.309 positibo izan dira. Anbulatorioko arduradunek Udalari egoera larria dela ere adierazi diote; gaindituta eta larrituta daude osasun etxean. Eta neurriak errespetatzea ezinbestekoa da egoerari buelta emateko», azaldu du Azpeitiko Udalak ohar batean.
«Azpeitiko haurren danborradan 2.000 lagunek hartzen dute parte guxtienez; 600-650 haurrek hartzen dute parte, eta haur bakoitzeko gutxienez bi guraso edo ikusle izaten dira kalean, festaren parte. Danborrada ezin da ulertu haurrik eta horiek ondotik txalotzen eta animatzen dituzten ikuslerik gabe. Beraz, abenduaren 18an LABIk kanpoko ekintzetan bildu daitekeen gehienezko kopurua, 800 pertsonatako muga, gainditzen du. Horretaz gain, aste honetatik aurerra ikastetxeetako haurrek taldeka funtzionatu behar dute; eta taldeak nahastea ekidin behar dute. Beraz, gela eta mailak nahasterik ez dute eta danborradako entsegu eta danborrada bera egitea ezinezko da, hainbat ikastetxeetako arduradunek azaldu dutenez», azaldu du Udalak.
«Danborrada antolatzeko asmoz hainbat bilera egin dira eta iritzi, alternatiba eta ekarpen ezberdinak izan dira aztergai azken bileran ere. Erabakia hartzea ez da erraza izan, egoera bera ere ez delako erraza. Tanborrada egitea izan da, eta da, denon nahia baina osasun egoerak eta ezarrita dauden neurriak aintzat hartuta, San Sebastian Egunez haurren danborradarik ez da egingo», gaineratu du.
«Hala ere, Azpeitian danborradan irteteko aukera haur guztiak izan dezaten, egoerak eta neurriek uzten duenean egiteko konpromisoa hartu dute eragileek eta Udalak»», erantsi du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko
