
Izaskun Arrue Kulturgunea. Hauxe izango da Alde Zaharrean eraikitzen ari diren Gasteiz Antzokiaren izena.
Hala iragarri du Gasteizko Udalak astelehen honetan bidalitako ohar batean. Bertan azaldu duenez, «Arrue Arabako lehen andereñoa izan zen, euskarazko irakaskuntzan murgildutako emakume bat eta hiriko lehen ikastolaren bultzatzaileetako bat».
«Keinu honen bidez, eskerrak eman nahi dizkiogu Izaskun Arrueri gasteiztarren belaunaldi berriei hizkuntza transmititzeko erakutsi duen konpromisoagatik eta egindako ahaleginagatik. Izaskun Arrue Kulturunea, ilusioz beteriko azpiegitura hau, euskararen pizgarri izango da Gasteizen», adierazi du Gorka Urtaran alkateak.
Izaskun Arrue Nafarroan jaio zen 1927an, eta 60ko hamarkadan iritsi zen Gasteizera. Zerkabarren kalean hasi zen eskolak ematen, bere etxean, Gasteiz Antzokitik ez oso urruti.
«Etxebizitza horretan hasi zen Gasteiz eta Araba euskalduntzen. Ondoren, Arrue Olabide ikastolaren proiektuaren bultzatzaile nagusienetakoa izan zen, Gasteizko eta Arabako lehen ikastola izan zena», nabarmendu du Udalak.
«Emakume aitzindaria izan zen, ausarta, eta erizaintzan ere aritu zen. Udalak 2016ko Euskararen Nazioarteko Egunean omendu zuen, hil eta gutxira», gaineratu du.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
