
‘Faxismoari stop’ zioen pankarta baten atzean elkartuta egin dute elkarretaratzea, ostegun honetan, Leitzako bizilagunek, amaitu berri diren herriko festetan jazo diren erasoak salatu asmoz.
Txozna Batzordetik azaldu dutenez, abuztuaren 9ko gauean, jaiak hastear zeudela, beheko txoznari egin zioten eraso, bertan pintura gorria botaz eta «muerte a los terroristas» idatziz.
Hurrengo egunak eraso berririk gabe pasa zirela adierazi dute, «festetako azken eguna iritsi zen arte»: abuztuaren 15ean, gauez, beste mezu bat utzi baitzieten atean idatzita. Kasu horretan, herritar bati eta haren familiari zuzendutako mehatxu bat zen.
Bi eraso horien argazkiak sare sozialen bitartez zabaldu dituzte.
Leitzako Txozna Batzordearen mezua pairatutako gertakarien harira. #FaxismoariSTOP#GoraEuskalHerriaAntifaxista pic.twitter.com/Xi205p2tR2
— Leitzako Txoznak (@LeitzakoTxoznak) August 17, 2022
Hala, ostegun honetan egin duten protestarekin, erasoa jaso duen herritarrari zen haren sendiari elkartasuna adierazi nahi izan dio Txozna Batzordeak. Aldi berean, «Euskal Herria hainbestetan erasotu duen eta erasotzen jarraitzen duen faxismo espainiarra salatu» dute.
Argi utzi nahi izan dute «ez dugula eraso faxistarik onartuko eta horrelakoak berriro gerta ez daitezen borrokan jarraituko dugula».

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»
