
Arabako metalgintzako mahai negoziatzailea elkartu da berriro ere astelehen honetan, eta LAB sindikatuak ohartarazi duenez, «mugimenduak eman dira».
Ohar batean azaldu duenez, «bilera honetan, SEA patronalak proposamen berritua ekarri du, non sindikatuek aspalditik adierazi dizkiegun puntu batzuetan mugimenduak eman dituen».
Hala ere, LABen iritziz «oraindik ez da nahikoa». «Eduki batzuk motz geratzen zaizkigu. Horrela adierazi diogu SEAri mahaian eta arratsaldean beste bilera bat ixtea adostu da», gaineratu du. «Espero dugu bilera horretara falta diren edukiak ekar ditzala patronalak», azpimarratu du sindikatuak.
Hiru greba egunak
Akordiorik ez badago hiru greba egunak aurrera eramango dituzte ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGTk, asteazkenetik ostiralera hain zuzen ere.
Pasa den astean administrazio publiko guztiei eskatu zieten inplikatu daitezela gatazkan; besteak beste, eskatu zieten langile guztien subrogazio eskubidea bermatzea administrazioek azpikontratatzen dutenean eta hilean 1.400 euroko gutxieneko soldatak eta erosteko ahalmena bermatzea.
ELAk ohar batean nabarmendu duenez, sindikatuek beharrezkotzat jotzen dute hitzarmenak honako hobekuntza hauek jasotzea: KPIren araberako igoerak, bai tauletan, bai soldata errealetan; lanaldia nabarmen jaistea; baja medikoen osagarriak hobetzea; subrogazioa jasotzea; malgutasuna mugatzea; bizitza erdigunean jarriko duten neurriak; eta hobekuntzak Lan Osasunean eta Berdintasunean.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
