
Zinema Euskaraz programaren bidez, euskaraz iritsiko da zinema aretoetara ‘Museoaren zaindariak’, Vincent katakumearen abenturak oinarri dituen filma.
Vasiliy Rovenskiy errusiarraren zuzendaritzapean, familia osoari zuzendutako animaziozko film honek museo baten barrunbeetara eramango du ikus-entzulea, artearen zaintzaren gaineko aldarria egiteko.
Hala, tramaren hastapenean, Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartuko da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Marinel talde batek instrumentua jaso eta museora bidaliko du eta, bertan, Vincentek eliteko katuen eskuadroi bat ezagutuko du, urteetan karraskarien eta beste piztien maisulanak babesten aritu dena.
Une horretan Vincentek bidegurutze batean ikusiko du bere burua: benetako katu-familia bat aurkitzea du amets, baina ez du bere lagun Maurice galdu nahi, bizitza salbatu baitio, eta ezkutatzera behartuta dago. Baina bere lagunak badu ahulezia bat: maisulanik ospetsuenak marruskatzea.
Munduko pinturarik onenetako bat, ‘Gioconda’, museora eramaten dutenean dena zailtzen da: sagu eta arratoi guztien ametsa murtxikatzea da. Hala ere, ez Vincentek, ez Mauricek, ez Hermitageko katuek ez dakite norbaitek lapurtzeko asmoa duela, eta, orain, Vincentek kemenez eta adimenez jokatu behar du Da Vinciren obra salbatzeko, museoaren ospea babesteko eta Kleopatraren, Egiptoko ganberan bizi den katu eder baten, bihotza irabazteko.
Filma Euskal Herriko zinema areto hauetan ikusi ahalko da: Golem Alondegia (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea).
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
