NAIZ

ELAk elkarretaratzeak egin ditu Eudeli negoziazio mahaia eratzea eskatzeko

Udal langileen hitzarmenari buruzko negoziazio mahaia eratzeko Eudeli eskatzeko elkarretaratzeak egin ditu ELAk erakundearen zuzendaritza batzordea osatzen duten udalen egoitzen aurrean.

ELAk egin dituen elkarretaratzetako bat.
ELAk egin dituen elkarretaratzetako bat. (ELA)

Udalhitzen (udal langileen hitzarmena) negozazioa mahaia eratu dezala Eudeli eskatzeko mobilizazioak antolatu ditu ELAk. Horrela, Azpeitia, Irun, Gasteiz, Lasarte-Oria, Etxebarri, Derio eta Santurtziko udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte. Eudeleko zuzendaritza batzordean ordezkatuta dauden udalen egoitzaren aurrean izan dira mobilizazio hauek.

ELAk gogorazi duenez, «hamabost urte igaro dira Udalhitza berritu gabe» eta «sektoreko lan baldintzak hobeteko garaia dela» aldarrikatu du. ELAk sektore honetan %50etik gorako ordezkaritza du.

Gauzak horrela, sindikatu honek Udalhitzen sorrerako espiritua berreskuratzea eskatu dio Eudeli, erabaki zehatzak hartzeko beharra nabarmenduz.

Negoziazio berrirako oinarria 2018 eta 2020 arteko Udalhitza izatea eskatu du ELAk ere.

Honekin batera, Udalhitz hitzarmena udaletan aplikatzeko ordezkaritzari buruzko konpromisoa, akordioa etorkizunean betetzea eta defendatzea eta akordiorako ordezkaritzaren gehiengoak errespetatzea eskatu dio ELAk Eudelen zuzendaritzari eta bertan ordezkatuta dauden alderdiei (EAJ, EH Bildu eta PSE).

«Bien bitartean, ELAk mobilizazioekin jarraituko du, negoziazio-mahaian adostutako edukien aplikazioa bermatuko duten konpromisoak lortzeko», ohartarazi du sindikatu honek.