
Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek Zornotzako hilerriko fosan lanean jarraitzen dute eta beste 24 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dituzte fase honetan, 21 gizoni eta 3 emakumeri dagozkionak. Hain zuzen, hori da berrikuntza azpimarragarriena, orain arte gerra frontean hildako edo borrokan egindako zaurien ondorioz ospitalean zendutako gudari eta milizianoen gorpuzkiak aurkitu baitituzte; oraingoan, ordea, baita emakumeenak ere.
Izan ere, herrian emakumeen kartzela bat egon zen frankismoaren lehen urteetan. 42 andre eta bi urte ere bete gabe zituzten 6 ume hil ziren bertan, eta hildakoen erregistroa badago ere, ez dago gorpuak nora eraman zituzten zehazten duen dokumentaziorik. Aranzadi Zornotzako hilerriko fosan lanean hasi zenean, susmoa sortu zen ea ez ote zituzten emakumeen gorpuak ere aurkituko, baina orain arte gizonezkoenak baino ez dituzte topatu.
Faseka ibili dira lanean eta guztira 127 pertsonaren gorpuak atera dituzte lurpetik. Halaber, oraingo fasean beste hezurtegi bat aurkitu dute, beheko aldean hobi komun bat izan dezakeena, eta hura ikertzea izango da aurrerantzean egingo dutena.
2023ko abenduan abiatu zituzten lanak eta apurka apurka joan dira indusketak egiten Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak. Aurkitutako gorpuzkietako batzuk identifikatu eta sendeei itzuli dizkiete. Horretarako, ezinbestekoa izan da gerra garaitik senideren bat desagertuta daukaten herritarrek haien DNAren lagina eman izana EHUren Donostiako Biomics laborategian Aranzadik berreskuratutako arrastoekin konparatu ditzaten. Gogora institutuarekin harremanetan jarrita abiatu daiteke prozesu hori.
Maiatzean, fase berria
Azken fase honetan 24 gorpuzki berriz gain, hezurtegia eta haren azpiko hobia aurkituta, ildo horri helduko dio Aranzadik eta maiatzean hasiko du kanpaina berria, Zornotzako Udalak ostegun honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

