
Subflubiala EZ! plataformak Lamiakoren ibaipeko proiektuaren aurkako bigarren bizikleta martxa
antolatu du igande honetan. «Klimatikoki arduragabea eta sozialki bidegabea» den proiektua behin betiko gelditzeko eskatu dute.
Ohar batean azaldu dutenez, mobilizazioak Bilboko metropoli-eremuko funtsezko hainbat puntu zeharkatu ditu martxak, «azpiegitura horren ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-inpaktu larriak» salatuz. 11.30ean atera da Portugaleteko Udaletxe plazatik, eta 13.00ean amaitu da Leioako Artaza parkean.
Plataformaren esanetan, ibaipekoak CO2ren emisioak areagotuko lituzke, «trafiko pribatua sustatuz eta Europar Batasunaren eta euskal administrazioen konpromiso klimatikoen aurka eginez». Era berean «xahutze ekonomikoa» eragingo lukeela dio, «mugikortasunari buruzko azterketa zehatzik gabeko milioidun obra lehenesten» delako.
Dioenez, «sakrifizio-eremuak» egongo lirateke, «Artazak eta Ballonti ibarrak hiri-kutsadura eta
-degradazioa» jasango luketelako, eta plangintza integralik eza kritikatu dute. «Ez dago trenak, busak eta bidegorriak lehenesten dituen metropoli-estrategiarik, azpiegitura zaharkituen aurretik».
Amaitzeko, «ingurumen-iruzurra» salatu dute. «Leherketak eta Ballontiko zubibidea berriro sartu nahi dituzte, osasunerako arriskurik ebaluatu gabe», gaineratu dute, 2023an baztertu zirela gogoratuz.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
