
Louise Courvoisier zinemagile suitzar gaztearen estreinako proiektua.
Totonek 18 urte ditu, eta garagardoak edaten eta parrandan pasatzen du denbora gehiena Jura eskualdean, bere lagun taldearekin. Baina errealitateak harrapatu egingo du: zazpi urteko arreba zaindu eta nola edo hala bizimodua atera beharko du. Nekazaritzako lehiaketan urrezko domina eta 30.000 euroko saria irabazteko helburuz, eskualdeko Comte gaztarik onena egitea proposatuko du.
Landa eremuan girotuta dagoen istorioa eta ñabarduraz beteriko film naturalista da. Sari garrantzitsuak jaso ditu: emakumezko aktore berri onenaren eta opera prima onenaren Cesar sariak, Gazteriaren Saria Canneseko zinema jaialdian, eta Ikuslearen Saria Valladolideko Semincin.
Comté gazta filmeko pertsonaia bat gehiago
«Erronka handia izan zen. Lehenik, gazta «zinematografikoa» izatea lortu behar genuen. Ondoren, narrazioan argi utzi behar genuen pertsonaien dolu-bidaiak lotura estua duela gazta honen fabrikazioarekin», azaldu du Louise Courvoisier zuzendariak. Eta erantsi du: «Zailtasunetako bat gaztaren benetako fabrikazioa erakustea zen, alde delikatuak barne. Filmaren alderdi dokumentala da, fikzioaren parte bihurtzen dena. Era berean, animalien erditzearen sekuentziak ere benetakoa izan behar zuen. Erronka handia izan zen ekipoarentzat, aktorearentzat (abeltzaina den arren) eta txahalarentzat, ez baikenuen arriskuan jarri nahi. Gaztagintza eta erditzea oso lagungarriak dira istorioa ulertzeko».
Comte gazta Frantziako Borgoina-Franche-Comte eskualdean egiten den gazta tradizional bat da. Behien esnez egiten dute, eta estatu frantseseko gaztarik ezagun eta maiteenetako bat da.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

