
Maulen, Donapaleun eta Baionan elkarretaratzeak egin ditu EHE Euskal Herrian Euskaraz elkarteak igande honetan «erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guziek hizkuntza politiketan euskararen alde jauziak egin ditzatela» eskatzeko.
Baionan, Euskal Museoaren aurrera eraman dute protesta, euskarak hainbat eremutan «bigarren mailako hizkuntza gisa» duen trataeraren adibidetzat hartuta.
«Euskal Herrian, euskara hainbatetan ukatua da edo bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua da, hots euskaldunak zapalduak gira», adierazi du EHEk ohar batean. Horren ondorioz, erabilera apaldu eta etorkizunean «apaltzen segituko» duela ohartarazi dute, hizkuntza politiketan jauziak egin ezean.
Testuinguru horretan, euskararen erabilera lehenestea eskatu die EHEk erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko guztiei».
Musika eta dantzari tartea eginez, jai kutsua izan duen ekimenean, ehun urte betetzen duen Baionako Euskal Museoaren funtzionamendua jarri dute adibide gisa.
«Euskal kultura ezagutaraztea helburu duen» museoan, euskarari beste hainbat erakundetan baino toki gehiago eman arren, «euskara oraindik bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua dela ikustea oso mingarria zaigu», adierazi dute.
Azaldu dutenez, «Museoak publikoari zuzendutako idazkietan euskara erabiltzen du bai, baina kasik beti lehenik frantsesa erabiltzen du, eta frantsesez dagoena euskaraz dagoena baino haundiagoz idatziz usu. Euskal Museoaren logoak ongi erakusten du hori: lehenik eta haundiz Musée Basque, bigarrenik eta txikiz Euskal Museoa».
Batzarra museoko arduradunekin
Pasa den ekainean museoko arduradunekin batzartu ziren EHEko kideak, kultur azpiegitura horren bigarren mendean «lehentasunez euskaraz aritzea» eskatzeko. Eskariari irailean erantzungo dio erakundeak.
Gaineratu dutenez, «ondoko urteetan Euskal Museoak Maulen eta Donapaleun adarrak irekiko dituenez, eta Baionako erakustokia haundituko duenez, euskararen aldeko hizkuntza politikan jauziak egiteko parada ezin hobea du».
Zehaztu dute, bestalde, Estatu frantsesak berak euskararen alde urratsak egiteko parada zuela ekainaren 26ko Euskararen Erakunde Publikoaren biltzar nagusiarekin bat eginez, «baina aurkakoa egin du, aztera egin du, EEPri diru ekarpen oso oso eskasa eginez, euskara zapaltzen segitzen duela agerian utziz».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

