«Hau ez da Espainia ezta Frantzia ere. Ekin eta bultza askatasunera». Hala dio Ernaik Faisaien uhartean kokatutako plakan irakurri daitekeen mezuak.
Astearte honetan komunikabideei bidalitako ohar batean gazte antolakundeak azaldu duenez, bi egun barru Bidasoa ibaian dagoen uhartea espainiar Estatuaren jabetzakoa izatetik frantziar Estatuaren jabetzakoa izatera pasako da.
Horregatik, gazteak uhartera joan eta plaka eta ikurrina jarri dituzte, «uhartea ez dela Frantzia ezta Espainia ere aldarrikatzeko».
Ernaiko kideek «Euskal Herriarekin jolastea» ez dutela onartuko adierazi dute zabaldutako mezuan, eta «herri honek independentzia behar duela» azpimarratu dute.
Irailak 14, mobilizazioa Donostian
Era berean, irailaren 14an Donostiako kaleak hartzeko eta egingo duten mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute Ernaiko kideek.
Ekainean gogorarazi zuten Jon Paredes ‘Txiki’ eta Angel Otaegiren fusilamentutik 50 urte beteko direla aurten. Eta «50 urte hauetan, Euskal Herriaren askatasunaren alde borroka egin duten belaunaldiei aitortza egin, eta egungo gazte belaunaldiak Euskal Herria askatasunera eramateko indarrak batu eta bultza egin behar dutela» adieraziko dute Gipuzkoako hiriburuan, ‘Ekin eta bultza, askatasunera’ lelopean deitu duten manifestazioan.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
