NAIZ

Pertsona bat hil da Azazetan izandako trafiko istripu baten ondorioz

Azazeta mendatean gertatu da zoriozgaiztoko istripua.
Azazeta mendatean gertatu da zoriozgaiztoko istripua. (Google Street View)

Pertsona bat hil da eta beste zaurituta dago astelehen honetan Iruraiz-Gaunan (Araba) bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin ondoren. Istripua Azazeta mendatean izan da, A-132 errepidean, eta bidea moztuta dago bi noranzkoetan ibilgailuak erretiratu eta garbitu arte.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra 11:00etan gertatu da A-132 errepidean, Iruraiz-Gauna parean, Azazeta mendatearen inguruan, eta larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu dira, biktimei laguntzeko.

 

Suhiltzaileek ibilgailuan harrapatuta geratu den gidarietako bat askatu behar izan dute, eta, ondoren, Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman.

Osasun langileek beste gidaria artatu dute, baina ezin izan dute ezer egin bere bizia salbatzeko eta bertan hil da, zaurien larritasunagatik. Zauritutako gidaria Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dute.

Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxi dute, eta zirkulazioa inguruko bideetatik desbideratu. Ertzaintzak ikerketa jarri du martxan istripuaren arrazoiak argitzeko.