
Euskararen aurkako oldarraldiaren bertze kapitulu bat idatzi du Gasteizko epaitegi batek. Bere ebazpenak Irungo udaltzain batek jarritako helegitea onartu du. Udaltzain honek ez zuen euskara maila egiaztatu eta eskakizun hori betetzen ez zuenez ezin zuen profesionalki igo. Horrek bere oinarrizko eskubideak urratzen zituela kontsideratu zuen. Arrazoi horregatik, Lakuako Gobernuaren eta Irungo Udalaren aurkako salaketa jarri zuen.
Erakunde horiek argudiatu zuten mailaz igotzeko deialdia ez zela hizkuntza-eskakizunak ezartzen zituena, baizik eta eskakizun horiek lehenagotik finkatuta zeudela lanpostuen arteko erlazioetan. Lehen agenteen kasuan, plaza guztiek profil hori zutela argitu zuten.
Lehen agente izateko PL2 maila eskatzea «neurrizkoa eta beharrezkoa» zela defendatu zuten. Gainera, «mailaz igotzeko oinarrizkoa» zela esan zuten, ez ordea udaltzain izateko, horretarako «gaitasun eta merituen printzipioek ez dutelako halako indarrik».
Erantsi zuten salaketa jarri zuen udaltzaina funtzionarioa zela 2004tik eta formatzeko aukera izan zuela eta ez zuela frogatu zergatik ez zen arrazoizkoa eta zergatik zen neurriz kanpokoa PL2 maila eskatzea lehen agente izateko.
«Neurriz kanpokoa»
Epaileak, baina, «deitutako plaza guztientzako ezarritako irizpidea diskriminatzailea eta neurriz kanpokoa» dela ebatzi du, «hizkuntza ofiziala jakite hutsagatik hautagai batzuei lehentasuna ematen dien neurrian».
Azpimarratu duenez, Irungo Udalean Euskararen Erabileraren Normalizazio Planeko lanpostuei dagokien derrigorrezko indizea %50,50ekoa da 2018 eta 2022 arteko aldirako.
«Jokabide hau ez dator bat herritar guztiek enplegu publikoetara aurkezteko duten eskubidearen errespetuarekin», nabarmendu du epaileak.
Horregatik, salatzailearen helegitea ontzat eman eta bertan behera utzi du EAEko Udaltzaingoan lehen agente izatera pasatzeko deialdia. Apelazio helegitea jar daiteke erabaki honen kontra.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes



