
Sarek eta Etxeratek deitutako azken ostiraleko mobilizazioek laster iritsiko diren manifestazioei bide eman diete azaroaren azken-hirugarren egunean. Handiena Bilbon izango da, urtarrilaren 10ean, baina ez da bakarra izango. Horri begira jarrita daude ostiral honetan kalera atera diren 3.000 lagunak, azken bultzada emateko beharraz jabetuta. 67 herritan izan dira kontzentrazioak.
Honela nabarmendu du elkarretaratze hauetan irakurritako adierazpenak: «Udazken bete-betean sartuta gaudelarik, iritsi zaizkigu negu giro eta azaroko azken ostirala ere. Urtean zeharreko dinamikak aurrera atera ditugularik, gainean dugu urte amaiera eta urteroko legez, gainean ditugu gabonetako mobilizazio zein urtarrileko manifestazio jendetsua ere».
Etxerat eta Sareren aburuz, «urte oparoa izan dela esan dezakegu, etxeratze prozesua nahi genukeena baino mantsoago garatzen ari bada ere. Aurrerako urratsak nabarmenak izan direla esan dezakegu eta euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak etxeratzearen helburua inoiz baino gertuago dugula baiezta dezakegu».
Lorpen hauen erantzukizuna «euskal gizartearena da hein haundi batean. Auzoz auzo eta herriz herri urte osoan zehar egindako mobilizazioen ondorio dira urrats horiek. Puzzlea osatu arte dinamikatik hasi eta udan zehar hondartzetako zein herri eta hirietako mobilizazioekin jarraituz. Urriaren 18an gauzatu genuen konferentzia ere, gizarteak, ondorioei behin betiko konponbidea emateko duen beharraren isla argia besterik ez da», oroitarazi dute.
«Aurrerantzean ere badugu ordea zer aldarrikatua. ‘Ezin da gehiago luzatu’ lelopean, urtarrilean soilik ez eta abenduko azken ostiralaren bueltan Euskal Herriko ahalik eta auzo eta herri gehienetan mobilizatuko gara urteetako gatazkak utzitako ondorioen konponbideak ezin duela gehiago luzatu aldarrikatzeko. Sufrimenduak ezin duela gehiago luzatu aldarrikatuko dugu, egiak, aitortzak eta errreparazioak ezin duela gehiago luzatu aldarrikatuko dugu, eta noski, konponbideak bakeak eta elkarbizitzak ezin duela gehiago luzatu aldarrikatuko dugu».
Data berezi hauetara iritsita, «argi erakutsi behar dugu euskal herriaren zati handiena prest
dagoela ondorioak atzean utzi eta etorkizunari begira jartzeko», aldarrikatu dute Sarek eta Etxeratek. «Prest baino, behar bat da gizartearentzat, iraganera iltzatzen gaituenarekin apurtu eta aurrera egiteko. Argi erakutsiko dugu beste behin, biolentzia ezberdinen biktimen aitortzarekin eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesuarekin eskuratuko ditugula elkarbizitza agertokiak. Helburu horretan berresten gara, eta abenduko zein urtarrileko mobilizazioetan bide horretan elkartu eta mobilizatuko gara».
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

