
Zornotzako CAF Signalling lantegirako sarrera blokeatu zuten asteazken arratsaldean hainbat ekintzailek, «CAF eta bere industria laguntzailea genozidioaren konplizeak» direla salatzeko. Batzuk pankarta eta bandera palestinarrekin eta beste batzuk eserita, «CAF, negozidiorik ez» leloa zuten elastikoak jantzita, enpresaren sarbidean kokatu ziren. Gazarako Mugimendu Globalak ohar batean azaldu duenez, Ertzaintza bertaratu zen eta ekintzaileetako batzuk identifikatu zituen. Arrastaka ere atera zituen.
Oharrean nabarmendu dutenez, «Euskal Herrian, eufemismorik gabe, argi esaten dugu: CAF eta bere industria laguntzailea Israelgo genozidio eta apartheidaren egiturarekin konplize zuzena da».
Gogoratu dute NBEk ofizialki sartu duela CAF Palestinaren okupazioan sionismoarekin kolaboratzen duten enpresen zerrendan, «Israelen sistema kolonialari eusten dioten eta haren onuradun diren beste konpainia batzuekin batera».
Gaitzetsi dutenez, CAFek Jerusalem Light Rail proiektuan parte hartzen du, «sionistentzat azpiegitura estrategikoa dena, lotzen baititu Palestinako lurretan ilegalki eraikitako hainbat koloniarekin».
Asentamendu horiek nazioarteko zuzenbidea urratzen dutela eta Nazio Batuen Erakundeak gaitzetsi egin dituela erantsi dute.
Gazarako Mugimendu Globalaren iritziz, CAFen inplikazioa «trenak fabrikatzeaz harago» doa. «Konpainia trenbide sistemaren hornitzaile integrala da. Seinale argitsu bakoitzak, katenaria bakoitzak, tren horren gurpil bakoitzak apartheiden zerbitzura dagoen euskal enpresa baten aztarna darama. Israelgo kontratu bakoitza odolez zikindutako kontratua da».
Horregatik, CAFek Israelekin eta okupazioaren konplize diren enpresekin dituen kontratu guztiak «berehala eten ditzala» exijitu dute.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina



