
La Vueltak Euskal Herria zeharkatu zuenean Israel Premier Tech taldearen aurka protesta egin zuten zazpi lagun auzipetu dituzte, eta dozenaka zigortu. Irunberrin protesta egin zutenek hilaren 18an deklaratuko dute epaitegietan, eta Bilboko helmugan atxilotutako hiru pertsonak epailearen aurrean eseriko dira urtarrilaren 14an. Gainera, ostegun honetan epaituko dute Donostian Palestinarekin Elkartasuna plataformako kide bat, Zinemaldiaren testuinguruan protesta ekimen bat aurrera eramategatik.
Asteazken honetan Donostian bertan egindako agerraldian, plataformako kideek adierazi dute «erakundeen hipokrisia» agerikoa dela, eta ozen esan dute ezin dutela onartu «elkartasunaren aurkako errepresioa normalizatzea». «Aitzitik, bidegabekeria ororen aurka borrokatzeko baldintzak zabaltzea izan behar da bidea», gaineratu dute, eta «errepresioa Israel eta sionismoa defendatzeko eta sostengatzeko beste modu bat dela» ohartarazi. «Eta horri elkartasunez erantzun behar diogu».
«La Vuelta etetea eta sionismoaren konplizeen parte-hartzea salatzea garaipen kolektiboa izan da; eta orain errepresioari kolektiboki erantzutea dagokigu», diote, eta isunei eta kostu judizialei aurre egiteko kanpaina bat martxan jarri dutela iragarri. Xedea da «errepresioak ez dezala gelditu Palestinarekiko elkartasuna».
Borroka «legitimoa eta beharrezkoa»
Izan ere, protestak ezinbestekoak izan dira Israel Premier Tech taldeak 2025eko apirilean Miguel Indurain Sari Nagusian ez egoteko eta Donostian WSLk surf txapelketa bat bertan behera uzteko –nahiz eta gero israeldarrik gabe ospatu zen–. Era berean Elitzur Ramla taldeak Gernikan ez jokatzea lortu da, eta Sestaoko Xake Txapelketan Israelgo jokalaririk ez parte hartzea ere bai. Halaber, herritarrek lortu dute Sidenor eta AMC Mecanocaucho bezalako enpresek Israelekin zituzten merkataritza harremanak etetea. «Eta bide horretan, sinbolo bihurtu da La Vueltaren inguruan sortutako mobilizazio eta desobedientzia zikloa, Israel Premier Tech talde sionistaren desagerpena eragin duena».
«Azpimarratu nahi dugu herri palestinarraren eta haren erresistentziaren aldeko mobilizazio eta borroka mota oro legitimoa eta beharrezkoa dela, zuzeneko ekintza eta desobedientzia barne», gehitu dute. Israelen erasoa hasi zenetik Palestinarekiko elkartasun mugimenduaren aurkako errepresioa areagotu egin da, «bereziki mendebaldeko herrialde konplizeetan». Britainia Handian Palestine Action taldea legez kanpo utzi eta 2.000 lagun atxilotu dituztela nabarmendu dute, eta frantziar Estatuan Urgence Palestine eta Palestine Vaincra elkarteak debekatu dituztela ohartarazi. Alemanian ere Israelen aldeko neurriak hartu dituzte. Eta «Euskal Herria ere ez dago joera errepresibo horretatik libre», deitoratu dute.

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años
