
Izen ezagunez gainezka dator Derek Cianfrance zinegileak aurkeztuko duen film berria: Channing Tatum, Kirsten Dunst, Peter Dinklage edo Ben Mendelsohn, besteak beste. Filmaren mundu mailako estreinaldia Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdian izan zen.
Hala ere, izen ospetsu horiez harago, benetan deigarriena kontatzen duen istorioa da: Jeffrey Manchester (Tatum) lapurraren benetako kasua. Gauerdian, McDonald's jatetxeetako sabaian zuloak eginez sartzen zen, eta 60 establezimendu baino gehiago lapurtu zituen. Atxilotu ostean, espetxetik ihes egitea lortu zuen, eta Toys R Us denda batean ezkutatuta bizi izan zen gutxi gorabehera sei hilabetez.
Protagonistaren rola Channing Tatum aktoreak jokatuko du, eta berak azaldu du Manchester pertsonalki ezagutzen ez badu ere, gaur egun Raleigheko Espetxe Zentralean 40 urteko kartzela zigorra betetzen ari delako, telefono bidezko elkarrizketa luzeak izan dituela berarekin. Tatumek aipatu du: «Benetan espero dut Jeffek pelikula gustuko izatea. Erabaki txar batzuk hartu ditu bere bizitzan, eta hori horrela da. Baina guztia hain ederra eta aldi berean zorigaiztokoa iruditzen zait… bihotza apurtzen zait; oso pertsona azkarra eta bizia da, baita telefono deietan ere».
Derek Cianfrance
Bere ibilbidean zehar, harreman pertsonalen, minaren, memoriaren eta zaurgarritasunaren konplexutasunak arakatu ditu, betiere ikuspegi zintzo eta errealistatik. Ospea Ryan Gosling eta Michelle Williams protagonista dituen ‘Blue Valentine’ (2010) filmarekin iritsi zitzaion. Ordutik, ‘The Place Beyond the Pines’, ‘The Light Between Oceans’ filmak eta ‘I Know This Much Is True’ telesaila zuzendu ditu. ‘Roofman’ da, ordea, bere lanik komertzialena.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki

