Ander Lizarralderentzat izan da Ormaiztegiko final laurdena
Ormaiztegin jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko final laurdena. Ander Lizarraldek lortu du lehen postua eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu du.
NAIZ
Ander Lizarraldek irabazi du Ormaitzegin jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko final laurdena. Gaur lortu duen lehen postuari esker, oiartzuarra zuzenean sailkatu da azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den finalaurrekotarako saiorako, Agin Laburu eta beste lau bertsolarirekin.
Felix Zubiak eta Iñaki Apalategik egin dute, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren. 460 bertsozale inguru gerturatu dira herriko Zubipe pilotalekura.
Hurrengo igandean amaituko da final laurdenetako fasea, Eskoriatzan jokatuko den saioarekin.