Monsieur Lecrêpen agurra Eneko Goiaren (eta Jon Insaustiren) Donostiari: ‘Handsome Izzy’
Monsieur Lecrêpe musikariak bere azken lana aurkeztu du ostegun honetan, ‘Venta aundi’ EP-ko ‘Handsome izzy’, Eneko Goiak, 10 urte eta gero, «parke tematiko baten alkate» izateari utzi dion egunean.
Eneko Goiak Donostiako alkate izateari utzi dion egunean, Monsieur Lecrêpe musikariak bere azken lana argitaratu du, ‘Handsome izzy’. Azken 10 urtetan gipuzkoar hiriburuko aginte makila izan duenak uzten duen hiriari errepaso egiten dio MC tolosarrak.
«Gozatu azken alkatetza eguna, hiriak ere ospatuko du! Ongi etorri Jon Insausti, ondo hasi 2 urteko hauteskunde kanpaina. Beste master class bat EAJ-ren aldetik! Omenaldi xume bat», aurkeztu du sareetan.
Egun on @EnekoGoia!!
— Monsieur leCrêpe (@m_lecrepe) October 16, 2025
Gozatu azken alkatetza eguna, hiriak ere ospatuko du! Ongi etorri @jon_insausti, ondo hasi 2 urteko hauteskunde kanpaina. Beste master class bat @eajpnv -ren aldetik! Omenaldi xume bat:https://t.co/evRQQ1Y7NE
«Donostia city, mucho guayón poco grafitti. Herria jun zaio girik etorri diren tokitik», dio Monsieur Lecrêpek. Hirian dauden hotelak eta kalean lo egiten duen jendea ere jartzen ditu Donostiaren eredu gisa. «Cola y plata. Eneko Goia lotu ondo zure korbata. Ezin esan ez dezunik irabazi soldata», dio Jon Insaustiren izenaren irudiekin tartekatzen duen esaldian.
Izan ere, «parke tematiko baten alkate» izatea leporatzen dio. «Botaiezu bistazo bat Donostiko kaleei. Mucho madero, mucho guiri, pero poca ley. Mucho gabacho que ha venido a ver a Roca Rey».
Eta azkenik, gipuzkoar hiriburuaren inguruan kontatzen ez dena ere ekarri du gogora tolosarrak: «Lo que no te cuentan de Donosti, seguro, quién está detrás de Kote Cabezudo. Su lado oscuro».