NASAk Lurraren argazkirik gardenena egitea lortu du

1972an hiru astronautak azken argazkia egin ondoren, NASAren Earth Polychromatic Imaging Camera-k (EPIC) 40 urteren ondoren Lur osoaren argazkia egitea lortu du, orain arte lortu den gardenena. Gaur egun arte NASAk ez zuen planeta osoaren argazkia egiteko distantzia egokian kokatzea lortu.

NAIZ|2015/07/22 12:20
Nasaargazkia
Gaur egun arte lortu den Lurraren argazkirik gardenena da. (NASA/AFP)

NASAk 40 urte ondoren Lur osoaren argazkia egitea lortu du, Earth Polychromatic Imaging Camera (EPIC) eta Deep Space Climate Observatory (DSCOVR) sateliteari esker. Gure planetaren azken argazkia Apollo 17an bidaiatzen ari ziren hiru astronautek egin zuten.

Satelitea otsailaren 11ean bidali zuten espaziora eta duela egun batzuk iritsi zen bere orbitara, Lurretik 1.5 milioi kilometrora. Charles Bolden NASAko administratzaileak adierazi duenez, «Lurraren lehen DSCOVR irudiak frogatzen du gure planeta espaziotik begiratzea garrantzitsua dela».

EPIC taldea datuak prozesatzeko teknikak garatzen ari da Lurraren lurrazalaren ezaugarriak nabarmentzeko eta argazkietan atmosfera efektua kentzeko. Gailuak datuak bidaltzen hastean, EPICek argazkia egin eta 12-36 orduko tartean iritsiko zaizkio NASAri, eta egunero planetaren irudi berriak izango ditu eskura.