Jagoba Salvador

Nøgen | Under Alt

Audio_placeholder

Nøgen | Under Alt

Loading player...
Nogen - Musika Pilulak
Nogen - Musika Pilulak

Nøgen taldeak bere lan berria, 'Under Alt', kaleratu berri du. Harrera eta ibilbide polita izan zuen 2018an kaleratutako 'Liv til døden' lehen lan luzeak. Bira hori amaitutzat jo ostean, disko honen prestaketan murgildu ziren. Jokin Guilisagasti bateriajoleak azaldu digu prozesu hori.

'Under Alt' lan berrian  gauza berriak probatu ditu boskoteak. Aldaketa nabarmenik ez dagoen arren, popa eta rockaren eragina nabariagoa da. Diskoaren kontzeptuari dagokionez, izenburuak dioen bezala «azalaren azpian»  duten hori gordintasunez islatu nahi izan dute.

Publikoarekin duten harremana oso garrantzitsua da Nogeneko kideentzat eta gertutasun hori bultzatu nahian 'Nogen Etxea' delakoa sortu zuten NAIZek Donostiako Zurriolan duen egoitzan. Hau izan da aurkezpenaren erdigune pasa den aste buruan zehar.