Lander Unzueta

Steam Deck-a indar betean dator PCa edozein tokitara eramateko aukera eskainita

Steam Deck gailua garatzeko lanean ari da Valve enpresa, edonon eta edozein lekutan jokatzeko aukera emango du gailu honek.

 

Audio_placeholder

Steam Deck-a indar betean dator PCa edozein tokitara eramateko aukera eskainita

Loading player...
Game Erauntsia-Steam Deck (Valve)
Game Erauntsia-Steam Deck (Valve)

PCko erabiltzaileen zein edozein bideo-joko zaleren artean barra-barra entzuten dabilen kontsola da, edo hobeto esanda, PC berria da, Valve prestatzen dabilen Steam Deck gailua. Honen xehetasun guztiak aurkeztu eta bere ezaugarriei buruz eztabaidatu dugu Game Erauntsia irratsaioaren bigarren denboraldiko lehen atalean.

Izan ere, Nintendo-k bere Switch arrakastatsuarekin egin bezala gailu eramangarria prestatzen dabiltza Steameko arduradunak: eskuko PCa izango da Decka, eta beraz, edozein tokitan Steam saltokiko jokoetara zein beste zerbitzuetako tituluetara jokatzeko aukera eskainiko du. Linux sistema eragilearentzako bateragarria izango da, gainera: Proton deitutako sistemari esker Windows-en bidez funtzionatzen duten joko guztiak Linux sistema eragile irekian jokatzea ahalbidetzeko lanean dabiltza Valvekoak.



Balorazioentzako txokoa ere izan dugu saioan. Nintendokoek bere saga maitatuenetako baten atal berria kaleratu dute: Metroiden bosgarren atala da 'Dread'. MercurySteam garatzaile espainiarrak sekulako lana egin du, metroidzaleentzat zein frankiziara lehen aldiz heldu direnentzat abentura zoragarria sortuta. Samus Aran espazioko ehiztariaren azken abentura Metroid joko onenen artean aurkitzen da, zalantzarik gabe.

Bideo-jokoen munduko gaurkotasuna errepasatzeko astia ere eduki dugu. PlayStation-en God of War bikaina PCra iritsiko da datorren urte hasieran, eta Nintendo Switch Online + Expansion Pack zerbitzua abiaraziko dute N Handikoek.

Albiste horiek bezain garrantzitsuak dira euskaratutako azken jokoen argitalpenak. Nuclear Blaze eta Space Revenge interesgarriak euskaraz jokatzeko aukera dugu: zaleek eta euskal bideojokozaleen komunitateak itzulitako abentura hauen euskaratzea ofizialki gehitu da bi joko hauetara.

Irratsaioan jorratutako guztia eta askoz gehiago aurkituko duzue Game Erauntsia euskal bideojokozaleen web orrialdean!

Hemen ikus dezakezue saio osoa: