Amagoia Bilbao

Txerriki enpanadilak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 150 g irin, 2 koilarakada olio, 75  ml ur, arrautza txiki bat, gatz pixka bat. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, 300 g txerriki txikitu, 2 arrautza, 50 g mahaspasa, ardo zuria, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                                3

1. Berotu ura, olioa eta gatza. Irakiten hasten denean, sutatik kendu, irina bota eta etengabe irabiatu, ondo nahastu arte.
2. Arrautza gehitu eta nahastu. Hozten utzi.
3. Zapi busti batekin estali, hozkailuan sartu eta bi orduz beratzen utzi.
4. Mahai batean irina bota. Arrabola batekin orea zabaldu, 2 milimetroko lodiera lortu arte.
5. Sagardo baso batekin zirkuluak egin.
Betegarria:
1. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.
2. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txerrikia gehitu eta arin erregosi.
4. Mahaspasak eta zurrusta txiki bat ardo bota eta egosi.
5. Arrautzak bota eta nahastu. Hozten utzi.
Bukatzeko:
1. Zirkulu bakoitzaren erdian betegarria jarri. Erditik tolestu eta sardexka batekin elkarren kontra zapaldu ertzak.
2. Irabiatutako arrautzaz pintatu.
3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 15 minutuz edo, orea gorritu arte.
Edo, zartagin batean olio ugari berotu eta enpanadilak frijitu.