
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, litro bat salda, tipula bat, 350 g tomate heldu, 250 g onddo, 300 g txerri presa, 100 g gurin, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomateak zuritu eta txikitu. Tipulari gehitu eta erregosi.
3. Onddoak zatitu eta gurinarekin erregosi. Irabiagailuarekin nahasi.
4. Eltze batean zatitutako presa olio pixka batekin arin erregosi. Arroza bota eta erregosi.
5. Tomatea gehitu eta salda beroarekin busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin. Gatza bota.
6. Onddoen nahasketa gehitu eta nahastu. Beste 3 minutuz egosten utzi eta noizean behin eragin.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, litro bat salda, tipulina bat, sagar bat, 300 g txerri presa, 150 g foie xerra, 4 koilarakada esne-gain, olioa.
Zailtasuna 2
1. Foie bi aldeetatik erregosi, su ertainetan eta oliorik gabe. Irabiagailuarekin nahasi eta esne-gainarekin nahastu.
2. Txikitutako tipulina eta sagarra olio pixka batekin erregosi.
3. Zatitutako presa gehitu eta erregosi. Arroza bota eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin.
5. Foie gehitu eta nahastu. Beste 3 minutuz egosten utzi eta noizean behin eragin. Gatza bota.

«Los problemas son cada vez más difíciles, pero tenemos los medios para enfrentarlos»

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

Osakidetza trata 260 casos del Síndrome de Kawasaki, que afecta sobre todo a menores de 5 años
