Amagoia Bilbao

Merua azenariorekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 meru xerra, haziak. Saltsa: 100 g tipula, baratxuri ale bat, 100 g porru, 3 azenario, laranja bat, 200 ml. salda, jengibrea, gatza.

Zailtasuna                                 2

1. Zartagin batean txikitutako tipula, baratxuria eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Zerrendatan moztutako azenarioak gehitu eta arin erregosi.
3. Laranjaren zukua eta salda bota eta 10 minutuz egosi. Behar adina gatz eta jengibre bota.
4. Plantxa bat berotu eta merua bi aldeetatik erre.
Pateretan hurrenez hurren azenarioa, saltsa eta arraina jarri. Gainetik txikitutako haziak bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 meru xerra. Saltsa: 150 g brokoli, koilarakada bat irin, 250 ml. arrain salda, gatza, olioa. Purea: tipulina bat, 250 g azenario, 250 ml. salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

Plantxa bat berotu eta merua bi aldeeetatik erre. Purea eta saltsarekin apaindu.
Purea:
1. Zatitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
2. Azenarioa gehitu eta erregosi. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
Saltsa:
1. Zurrusta bat olio berotu, irina bota eta eragin.
2. Salda apurka-apurka bota eta eragin. Brokolia sartu eta 3 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.