Amagoia Bilbao

Txangurru krepeak saltsa berdean

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 200ml esne, 75g irin, arrautza bat, koilarakadatxo bat gurin. Betegarria: 600 g txangurru, tipula bat, 150 ml tomate saltsa, koñaka, olioa, gatza. Saltsa: 2 baratxuri ale, koilarakada bat irin, salda, perrexila, olioa, gatza.

Zailtasuna                             3

1. Eltze batean ur gatzatu ugari jarri. Ura berotzean, txangurrua sartu eta, irakiten hasten denetik,  10 minutuz egosten utzi. Atera,  hozten utzi eta haragia atera.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txangurrua eta koñaka pixka bat gehitu eta erre.
4. Tomatea gehitu eta 2 minutuz egosi.
Krepeak:
1. Esnea epeldu eta gurina urtu.
2. Irina eta arrautza nahasi. Gurina eta esnea gehitu, eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota.
3. Krepeak egiteko zartagin ertain bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
4. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
5. Atera eta zazpi gehiago egin.
Saltsa:
1. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Baratxuria igotzen hasten denean, irina bota eta eragin.
3. Salda apurka-apurka bota eta eragin. 3 minutuz egosi eta behar adina gatz bota.Txikitutako perrexila bota.
Bukatzeko:
1. Krepeen erdian betegarria jarri eta tolestu. Labean berotu.
2. Plateretan jarri eta saltsarekin lagundu.