
Osagaiak 6 lagunentzat
4-5 brick ore. Betegarria: tipula bat, 450 g kuiatxo, alberjinia handi bat, piper gorri bat, 3 tomate, 100 g ahuntz gazta, olioa, gatza, albahaka, oreganoa. Saltsa: tipula erdia, 200 g piper gorri, salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Betegarria:
1. Piperra, tipula, kuiatxoa eta alberjinia garbitu, olioarekin igurtzi eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180ºC gradutan, barazkiak gorritu arte. Atera eta tapatu. Piperra zuritu eta haziak kendu. Tipula zuritu. Barazki guztiak dadotan moztu.
2. Tomateei azala eta haziak kendu eta zati handitan moztu. Olio pixka batekin arin erregosi.
3. Gazta papurtu.
4. Barazkiak, txikitutako albahaka, oreganoa eta gazta nahastu. Behar adina gatz bota.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Piperra garbitu, haziak kendu eta zerrendatan moztu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
3. 2 baso salda bota eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Bukatzeko:
1. Tarta molde bat oliorekin igurtzi eta orearekin estali.
2. Betegarriarekin bete.
3. Labe beroan sartu, 180ºC gradutan, orea gorritu arte.
Atera, sei zatitan moztu eta plateretan jarri. Saltsa beroarekin lagundu.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Los problemas son cada vez más difíciles, pero tenemos los medios para enfrentarlos»

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
