
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g arroz, 2 azenario, 100 g arto gozo, 200 g otarrainxka, 12 oliba beltz. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza, kurry pixka bat.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Otarrainxkak 2 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta 3 zatitan moztu. Buruak gorde.
3. Azenarioak zuritu, dado txikitan moztu eta 3 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
4. Buruak olio zurrusta batekin erregosi eta iragazi. Saltsaren osagaiei gehitu eta irabiatu.
Osagai guztiak eta saltsa nahastu.
.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g arroz, 200 g otarrainxka, tipuleta erdia, piper berde erdia, piper gorri laurdena. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, ozpina, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Tipuleta eta piperrak garbitu eta txikitu.
3. Otarrainxkak 2 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta zatitu.
Saltsa:
1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta ozpin bota.
Osagai guztiak eta saltsa nahastu.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Los problemas son cada vez más difíciles, pero tenemos los medios para enfrentarlos»

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
