
Osagaiak 4 lagunentzat
4 patata ertain, 125 g barrengorri, Idiazabal gazta. Betegarria: 200 g txahalki txikitu, tipula laurdena, 2 baratxuri ale, porru laurdena, 300 g tomate heldu, olioa, gatza, oreganoa.
Zailtasuna 3
Patatak:
1. Patatak ondo garbitu eta labean sartzeko paperarekin bildu. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 190 gradutan, 30 minutuz. Epeltzen utzi eta papera kendu.
2. Luzeran moztu eta koilara batekin barruko mamia atera, kanpokoa apurtu gabe. Mamia gorde, betegarria egiteko.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako tipula, porrua eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Oregano pixka bat eta gatza bota
3. Barazkiak eginda daudenean, haragia gehitu eta arin erregosi.
4. Pataten mamia gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.
5. Pataten azala betegarriarekin bete.
6. Barrengorriak garbitu eta zerrenda finetan moztu.
7. Patatak barrengorriekin estali eta gainetik birrindutako Idiazabal gazta bota.
8. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.
Patatak labean egin beharrean egosita ere egin daitezke:
Garbitu patatak. Patatak urarekin estali eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta epeltzen utzi.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Blancas, delgadas y jóvenes: un estudio constata los sesgos de la IA en imágenes de mujeres

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
