
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g kuia, tipula bat, 2 baratxuri ale, 100 g gazta Idiazabal, kuminoa, irina, ogi birrindua, arrautza, olioa.
Zailtasuna 2
1. Kuia zuritu eta dadotan moztu. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30 minutuz. Edo, mikrouhinetan 10 minutuz. Sardexka batekin zapaldu.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako baratxuriak gehitu eta erregosi.
4. Kuia, kumino pixka bat, gatza eta birrindutako gazta gehitu eta nahastu. Hozten utzi.
5. Bolatxoak egin.
6. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
7. Zartagin batean olio ugari berotu eta kroketak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Baratxuri ale bat, porru bat, 300 g kuia, 135 g gurin, 135 g irin, litro bat esne, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako baratxuria eta porrua gurinarekin erregosi.
2. Txikitutako kuia gehitu eta erregosi.
3. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltza bota.
5. Kroketak egin. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
6. Olio beroan frijitu.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Mugaziklo, Nafarroa, Gipuzkoa eta Ipar Euskal Herria bidegorriz lotzeko ekimena

Erribera, Lizarraldea y Rioja Alavesa, zonas privilegiadas para observar el eclipse solar
