Osagaiak 4 lagunentzat
16 barrengorri handi. Betegarria: tipulina bat, 2 baratxuri ale, 200 g porru, 100 g tomate, 350 g ganboi, 300 g legatz, 20 g irin, 250 ml esne, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Saltsa: 100 g tipula, 100 g azenario, koilarakada bat tomate saltsa, koñaka, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu. Hankak txikitu.
2. Azpil bat olioz igurtzi, barrengorriak bertan jarri eta gatzatu. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako tipulina, porrua eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan.
2. Txikitutako barrengorri hankak eta tomatea gehitu eta erregosi.
3. Legatzari azala eta hezurrak kendu eta txikitu. Ganboiak zuritu eta txikitu.
4. Barazkiei legatza eta ganboiak gehitu eta arin erregosi. Hozten utzi.
5. Barrengorriak aurreko nahasketarekin bete eta gainean saltsa jarri.
6. Labean sartu eta beste 15 minutuz erretzen utzi.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomatea gehitu eta erregosi.
3. Ganboien buruak eta koñaka pixka bat bota eta arin erregosi.
4. Baso bat salda gehitu eta 15 minutuz egosi.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Egosi saltsa loditu arte eta behar adina gatz bota.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

Nafarroa y Araba, refugios clave para el visón europeo, una especie en «colapso poblacional»
