
Osagaiak 4 lagunentzat
12 kaneloi xafla, gazta birrindua. Betegarria eta saltsa: tipula bat, 2 azenario, porru bat, 150 g kuiatxo, 150 g ziazerba, 500 g txahal zankar, 15 g irin, 300 ml esne, piperbeltz zuria, intxaur muskatuaolioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu.
Betegarria:
1. Haragia, azenario bat eta porruaren berdea urarekin presioko eltze batean 40 minutuz egosi. Zankarra atera eta zatitu. Salda eta barazkiak gorde.
2. Txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako azenarioa eta kuiatxoa gehitu eta erregosi.
4. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Irina gehitu eta eragin.
6. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz, intxaur muskatu eta piperbeltz zuri bota.
7. Haragia gehitu eta nahastu. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
8. Haragia egosteko barazkiak salda pixka batekin irabiagailuarekin nahasi.
Bukatzeko:
1. Kaneloiak nahastearekin bete eta labeko azpil batean jarri.
2. Saltsarekin estali eta gazta bota. Labe beroan sartu, berotu arte.

«Los problemas son cada vez más difíciles, pero tenemos los medios para enfrentarlos»
Elur arteko egunak Pirinioetan barrena

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko
