
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g presa iberiko, baratxuri ale bat, jengibre fresko, gatza, 250 ml garagardo. Barazkiak: tipulina bat, 300 g kuiatxo, 200 g barrengorri, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako baratxuria eta jengibre zatitxo bat, gatza eta garagardoa nahastu. Presaren gainetik bota eta 4 orduz beratzen utzi.
2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
3. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi.
4. Kuiatxoa zerrendatan moztu.
5. Zartagin bat olio pixka batekin ondo berotu eta presa gorritu.
6. Azpil batean barazkiak eta presa jarri. Gainetik presaren salda bota.
7. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 12 minutuz. Xerratan moztu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g presa iberiko, baratxuri ale bat, 200 ml ardo zuri, oreganoa, ezkaia, gatza. Barazkiak: piper gorri bat, 200 g kuiatxo, 200 g patata olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Presa beste osagaiekin nahastu eta 5 orduz beratzen utzi.
2. Patata zerrendatan moztu eta 5 minutuz egosi. Xukatu.
3. Piperra eta kuiatxoa tiratan moztu eta olio pixka batekin minutu batez arin erregosi.
4. Azpil batean barazkiak eta presa jarri.
5. Labe beroan sartu, 220 gradutan, 20 minutuz. Noizean behin marinadarekin busti.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peiok bigarren data bat iragarri dute ‘Azken dantza’-rako: 2027ko urtarrilaren 9a
