
Osagaiak 4 lagunentzat
Untxi bat, ardo zuria, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Betegarria: tipula bat, 100 g kuia, 200 g gaztaina, 75 g orejoi, 40 g pinazi, 50 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza. Hornidura: 400 g brokoli, 2 baratxuri al, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Betegarria:
1. Gaztaineei alde batean mozketa bat egin. Urarekin 20 minutuz egosi, zuritu eta txikitu.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Birrindutako kuia gehitu eta erregosi.
4. Orejoiak eta urdaiazpikoa txikitu. Pinaziak gorritu, su oso eztitan.
5. Barazkiak, orejoiak, gaztainak, pinaziak eta urdaiazpikoa nahastu.
Untxia:
1. Untxiari hezurrak kendu.
2. Untxia betegarriarekin bete. Gatza eta piperbeltz beltza bota eta kordel batekin lotu.
3. Labeko azpil batean jarri eta ardo zuria eta salda pixka bat bota. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.
4. Buelta eman eta beste 25 minutuz erre. Gainetik noizean behin salda pixka bat bota.
5. Untxiari kordela kendu eta moztu.
Honekin lagundu:
1. Brokoliaren hosto berdeak kendu eta garbitu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, brokolia sartu eta 10 minutuz egosi. Zatitan moztu.
3. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi. Brokolia gehitu eta arin erregosi.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Blancas, delgadas y jóvenes: un estudio constata los sesgos de la IA en imágenes de mujeres

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
