
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,2 kilo txerri saiheski, tipula bat, porru bat, 2 baratxuri ale, 150 ml ardo zuri, 150 g tomate saltsa, 3 piper txorizero, olioa.
Zailtasuna 2
1. Saiheskia zatitu eta gatza bota.
2. Piperrak ur epeletan 20 minutuz beratzen jarri. Laban batekin mamia atera.
3. Eltze batean olio pixka bat be-rotu eta saiheskiak gorritu. Atera eta olio gehiena kendu.
4. Txikitutako barazkiak gehitu eta erregosi.
5. Saiheskiak, tomatea eta piperren mamia sartu, eragin eta 10 minutuz egosi, estalita.
6. Ardoarekin eta 150 ml saldarekin busti eta 45 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,2 kilo txerri saiheski, tipula bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, piper gorri laurdena, 150 g tomate saltsa, salda, koilarakadatxo bat piper gozo, olioa.
Zailtasuna 2
1. Saiheskia zatitu eta gatza bota.
2. Olio pixka bat berotu eta saiheskiak gorritu, egin su bizian barruan mamitsu gera dadin. Atera eta olio gehiena kendu.
3. Txikitutako barazkiak gehitu eta erregosi.
4. Saiheskiak, tomatea eta piper gozoa sartu, eragin eta 10 minutuz egosi, estalita.
5. 200 ml saldarekin busti eta 45 minutuz egosten utzi. Gatza bota.
6. Saiheskiak atera eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi. Biak 2 minutuz egosi.

Akelarre, el hotel donostiarra de Subijana, entre los mejores del mundo, según Condé Nast

2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute Pantxoak eta Peiok ‘Azken dantza’

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu
