
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g-ko 4 lupia xerra, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 8 orburu, 300 g txirla, ardo zuria, olioa, gatza, irina, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Orburuak garbitu eta 15 minutuz egosi. Lau zatitan moztu.
2. Txikitutako tipulina eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
3. Irina gehitu eta eragin. Ardo zurrusta batekin eta baso bat saldarekin busti eta 3 minutuz egosi.
4. Txirlak eta orburuak gehitu eta egosi, txirlak ireki arte. Txikitutako perrexila bota.
5. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta lupia, bi aldeetatik, erre.
Plateretan lupia jarri eta gainetik saltsa bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g-ko 4 lupia xerra, tipula laurdena, 50 g hirigihar, 5 orburu, 150 ml esne-gain , 75 g gazta Idiazabal, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Orburuak garbitu eta 15 minutuz egosi. Zerrendatan moztu.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi.
4. Esne-gaina, orburuak eta birrindutako gazta gehitu eta 2 minutuz egosi
5. Azpil batean arraina jarri eta gainetik gatza eta olio pixka bat bota. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 8-10 minutuz erre.
Plateretan lupia jarri eta gainetik saltsa bota.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Blancas, delgadas y jóvenes: un estudio constata los sesgos de la IA en imágenes de mujeres

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos
