
Osagaiak 4 lagunentzat
16 orburu, limoia. Betegarria: tipula erdia, 2 baratxuri ale, porru erdia, 75 g hirugihar, 200 g perretxiko, 200 g ahate foie, olioa, gatza. Saltsa: baratxuri ale bat, zurrusta bat ardo zuri, baso bat orburuen salda, irina, gatza.
Zailtasuna 3
Orburuak prestatzeko:
1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zurtoinari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera. Orburuak limoiarekin igurtzi.
2. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 15 minutuz egosi. Egosteko ura bertan utzi, orburuak hoztu arte.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula, porrua eta baratxuriak eta birrindutako azenarioa olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako perretxikoak eta hirugiharra gehitu eta erregosi.
3. Zurtoinak txikitu eta barazkiekin nahastu. Hozten utzi.
Saltsa:
1. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Koilarakada bat irin gehitu eta 2 minutuz eragin. Salda eta ardo apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz bota eta eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Txikitutako perrexila bota.
Bukatzeko:
1. Orburuak betegarriarekin bete.
2. Labe beroan sartu, 200 gradutan, ondo berotu arte.
3. Bakoitzaren gainean foie zatitxo bat jarri. Saltsarekin estali.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Blancas, delgadas y jóvenes: un estudio constata los sesgos de la IA en imágenes de mujeres

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos
