
Osagaiak 4 lagunentzat
4 kuiatxo txiki, gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, azenario bat, piper gorri erdia, 75 g perretxiko, tomate heldu bat, 125 g cous-cous integral, olioa, gatza. Saltsa: 2 baratxuri ale, tipula erdia, 100 g baba txiki, salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Kuiatxoak garbitu eta luzetara ebaki. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe. Mamia txikitu.
2. Kuiatxoen azala olio pixka batekin igurtzi eta azpil batean jarri. Paperarekin estali eta labe beroan sartu, 180 gradutan, bigundu arte.
Betegarria:
1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, cous-cousa gehitu eta 4 minutuz egosi. Xukatu.
2. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako azenarioa, piperra, kuiatxoa eta perretxikoak gehitu eta erregosi.
4. Tomatea zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Cous-cousa barazkiekin nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
6. Azalak betegarriarekin bete eta gazta bota. Labe beroan sartu, 200 gradutan, ondo berotu arte.
Saltsa bero honekin lagundu:
1. Zatitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Babak gehitu eta erregosi.
3. Bi baso salda bota. Eltzea estali eta 15 minutuz egosi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra
