
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g cous-cous integral, 200 ml ur, 250 g angurri, 200 g oilasko bularki, 60 g intxaur, 70 g ziazerba fresko. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, koilarakada bat ezti, koilarakada txiki bat ziape, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbitu cous-cousa urarekin. Eltze batean ura gatzarekin berotu. Irakiten hasten denean, cous-cousa bota eta 5 minutuz egosi, su eztitan. Koilara batekin eragin eta hozten utzi.
2. Oilaskoa dadotan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
3. Angurria zuritu eta dado txikitan moztu.
4. Ziazerbak garbitu eta tiratan moztu.
5. Saltsaren osagaiak irabiatu.
6. Osagai guztiak nahastu. Plateretan jarri eta saltsarekin ondu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentza2
200 g cous-cous integral, 150 g angurri, 100 g luzoker, 75 g intxaur, aguakate erdia, 100 g gazta Feta, 8 tomate cherry. Saltsa: 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 2
1. Cous-cousa aurreko errezetan bezala prestatu.
2. Angurria eta luzokerra zatitu.
3. Gazta dado txikitan moztu.
4. Aguakatea zerrendatan moztu.
5. Tomateak garbitu eta xerratan moztu.
6. Saltsaren osagaiak irabiatu.
7. Osagai guztiak nahastu. Plateretan jarri eta saltsarekin ondu.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

La vida es un poco como la carrera de los Iron Maiden; 50 años este 25D

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre
