Amagoia Bilbao

Itsas-zapo eta otarrainxka burduntziak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g itsas-zapo solomoa, 16 otarrainxka, piper berde bat, piper gorri erdia, piper ori erdia, olioa. Marinada: baratxuri ale bat, 100 ml olio, 40 ml ozpin, perrexila, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Itsas-zapoa 24 dadotan moztu.
2. Otarrainxkak zuritu, barruan daukaten hari beltza kendu eta osorik utzi.
3. Piperrak garbitu eta dadotan moztu.
4. Burduntzi bakoitzean 3 dado arrain, 2 otarrrainxka eta piperrak txandakatu.
5. Marinadaren baratxuria eta perrexila txikitu eta beste osagaiekin irabiatu. Burduntzien gainetik bota eta 5 minutuz utzi.
6. Plantxa bat berotu eta burduntziak erre, bi aldeetatik.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g itsas-zapo solomo, 24 otarrainxka,  8 perretxiko, 200 g kuiatxo. Marinada: koilarakada bat limoi zuku, koilarakada bat soja saltsa, 40 ml olio, koilarakada bat ezti, perrexila, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Itsas-zapoa eta otarrainxkak aurreko errezetan bezala prestatu.
2. Perretxikoak erditik moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
3. Kuiatxoa garbitu eta 16 zatitan moztu.
4. Burduntzi bakoitzean 3 dado arrain, 3 otarrainxka, perretxikoa eta kuiatxoa jarri.
5. Marinadaren osagaiak nahastu.
6. Plantxa bat berotu eta burduntziak marinadarekin erre.