Maider IANTZI GOIENETXE|DONOSTIA|2019/12/03
Hizkuntza politika ausartak egiteko babesa ematen die dekretuak udalei

Lakuak EAEko udaletarako euskara dekretu berria onartu zuen azaroan. Horren bidez, guztientzat arau bakarra zuen etapa itxi, eta udal bakoitzak zer hizkuntza erabili erabakiko du. UEMAk ongi baloratu du: «Urte gutxian, beste esparruek euskaran duten eragina ebaluatu behar zela esatetik, tresna hori garatu eta lege babesa edukitzera iritsi gara».