Euskozabalak
Korrikak Euskal Herriko karrikak euskahaldun hitzarekin betetzen aritu den honetan, badirudi hizkuntzaren izpiritu positiboarekin nahikoa bat egin ez eta beste berbatzar bat asmatu beharko dugula oraindik ere, Idoia Mendiak iradokitakoaren ildotik, baina kontrara, hizkuntza eskubideak gauzatzean euskaldunok urteetan erakutsi dugun eskuzabaltasuna, PSE-EEren idazkari nagusiak erdaldunei esleitzen diena, gure aldarrikatzeko. Nik sinesten dut erdaldunen eskuzabaltasunean. Erdaldun banakaren eskuzabaltasunean. Hainbat kasu, ez nahi beste, ikusi dudalako. Zailtasunak adore, seme-alaben izena D ereduan ematen duten gurasoen eskuzabaltasunean. Tutik ulertu gabe ere, talde handiagoan erdarara ez aldatzeko esaten dizuten edo euskara hutsezko ikuskizun batera laguntzen dizuten erdaldunen eskuzabaltasunean. Baina ez dut uste Mendia andreak erdaldun haietaz ziharduenik bere adierazpenak egiterakoan, erdaldunen multzoaz baizik, euskararen normalizaziorako urratsak oinkada moduan bizitu dituen multzo —haren ustez— nagusiaz. Hori hala dela baieztatzera datoz haren hitzak, gizarte zibilaren esfortzua eta erdaldunen eskuzabaltasun alimalekoa aipatzen dituelako. Esfortzua eta alimalekoa; gehiegizkoa ez esateagatik.

Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko lehen itzulian

Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa

«Los abusos judiciales que nacieron en Euskadi alcanzan hoy al PSOE»

Una guerra larga podría apuntillar a la renqueante economía de EEUU
