J. URBE - J. MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

Mila esker, Zugazart; ongi etorri, Exprai!

Unai Iturriaga Zugazart-ek agur esaten dio gaur azken zazpi urteetan bere etxea izan den hemen beheko laukizuzenari. Erronka ez zen makala, Tasio ordezkatzera baitzetorren, baina arrasto erraldoia utzi du GARAren eta NAIZen bueltan osatutako komunitatean. Mila esker, bihotz-bihotzez. Durangotik Iruñera, Zugazarten lekukoa Joseba Beramendi Exprai-k hartuko du bihartik aurrera. Ezagutzen du etxea, hainbat oporraldi pasa baititu Zugazartek abuztuan uzten zion laukizuzenean. Orain, berea da. Ongi etorri, Exprai!