Erkorekaren proportzioak
Herenegungo Gasteizko herri harresiko irudi eta hots gordinak oraindik gogoan, Eusko Jaurlaritzaren erantzun ofiziala eta mediatikoa etorri da, Ertzaintzaren jokabide bortitza babesteko. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, Ertzaintzak «bere funtzioa» bete zuen, eta «ahal zuen proportzionaltasun handienarekin» jokatu zuen bertan bildutakoen erresistentzia antolatuari aurre egiteko. Erresistentzia antolatua bai, baina pasiboa izan zela gehitzea ahaztu zaio Erkorekari. Ertzaintzak neurrigabeko indarkeriarekin erantzun ziola eserialdi baketsu, jendetsu eta koloretsu bati.
Proportzionala. Ohiko hitzak polizien gehiegikeriak zuritzeko, tartean herri harresietan egindakoak, agerikoak ikusi nahi dituenarentzat. Bestelako hiru adibide: Juan Mari Atutxak hitz horixe erabili zuen Lasa eta Zabalaren gorpuzkien Hondarribiko harrera ekitaldiko eta Tolosako ehorzketako bortizkeria zuritzeko; Javier Balzak erabili ohi zuen ezker abertzalearen hainbat manifestazio desegiteko baliatutako indarkeria babesteko; eta Rodolfo Aresek hitz horrekin zuritu zuen Ertzaintzaren jokabidea Kukutza gaztetxea hustean. Ertzaintzaren jokabide bortitzaren eta neurrigabearen adibideak guztiak.
Eusko Jaurlaritzak, ordea, Ertzaintzaren jokabidea babestu du beti. Eusko Jaurlaritzarena bai izan dela erantzun profesionala eta proportzionala.

MITOAROA III-k San Mames distopiko bihurtu zuen
Cero en euskara: un fraude de ley

La revisión de los ceros de la PAU apenas altera la corrección hecha

Iñaki Dorronsoro zendu da, enpresatik eta akademiatik ekarpena egin zuen abertzalea
