Guardia Zibilari «FAN HEMENDIK» esan dio Oñatin GIZA KATE batek

Guardia Zibilaren kuartela inguratu zuen giza kate luzea izan zen atzo Oñatin laugarren aldiz egin zen Fan Hemendik Eguneko ekitaldi nagusia. «Indar okupatzaileei» Euskal Herritik alde egiteko eskatu zieten horrela. Antolatzaileak kontent zeuden, espero baino jende gehiagok parte hartu zuela-eta. Manifestazioaren aurretik, bazkaritan elkartu ziren; gauerako, aldiz, kontzertuak antolatu zituzten Gaztelekuan. Egun honek oihartzun handia izan du –iaz «flashmob» bat dantzatu zuten kuartelaren bueltan–, eta Urquijok debekatzeko eskatua zuen. Coviteko zenbait ordezkari ere izan ziren Oñatin.
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Kultura
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Eguneko gaiak
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Eguneko gaiak
ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Eguneko gaiak